XXI Lambretta Klubaren kontzentrazioa Eibarren

Uztailaren 11n egingo da Eibarko Lambretta Klubaren hurrengo kontzentrazioa.

Eibarko Lambretta Klubaren FACEBOOK kontuan irakurri dugunez:

Egitaraua:

Larunbata, hilak 11

  • 10:00 Kontzentraziorako izen-emateen hasiera Unzaga plazan.
  • 12:00 Irteerako banderakada. Aurten Eskozia la Bravako kideen eskutik izango da. Lambretten irteera Eibarko kaleetan barrena. Ibilbideak gure geografiako hainbat txoko ezagutzeko aukera emango digu, mendateak, kostaldea eta paisaia ikusgarriak zeharkatuz gure scooterrez gozatzeko, eta Arrateko gainan amaituko da.
  • 15:00 Bazkaria Arraten, Tiro Pichón jatetxean.
  • 17:00 Garaikurren banaketa eta bertaratutakoen artean sari-zozketa.
  • 18:00 Ibilbideari berriro ekingo diogu Eibarrerantz, gure Lambrettak Unzaga plazan aparkatuz.
  • 18:30 Geldialdia Ongi Etorri tabernan.
  • 19:30 Geldialdia Koskor tabernan.

Esteka honetan eman dezakezue izena. Zuen zain izango gara.
Izen-emate formularioa

Eibarko Lambretta Klubaren XXI. Kontzentrazioko kartela