¿Hondakin industrialak sortzen dituzu?

Eskaiguzu hondakinen jasoketa weban bitartez, utzi gure esku, beharrezko dokumentazioa osatuko dizugu eta gure garraiolaria zure hondakin industrialak jasotzera bidaliko dugu.

Ez erakutsi mezu hau gehiago
943 707 041

LEGE ABISUA ETA PRIBATUTASUN POLITIKA

DATU OROKORRAK

Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikuluarekin bat eginez, honako datu hauek ematen dizkizugu:

HONDAKIN SL enpresa, Bergara udalerriko (Gipuzkoa) Askarruntz auzoa z/g helbidea eta B20797403 IFK dituena, Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan inskribatuta dago, 2013. liburukian, 92. folioan, SS-21964 orrian, 1. inskripzioan.

Erabiltzaileei gure zerbitzuak ezagutzeko metodo erraza eskaintzeko xedez egin da webgune hau. Gure www.hondakin.com webetik, gure zerbitzu batzuk eska daitezke; hala nola, eskaintzak, ontzien-hornidura edo hondakin-bilketa.

PRIBATUTASUN POLITIKA

Datuak babesteko araudian xedatzen denarekin bat, web honen inprimakien edo posta elektronikoko mezuen bidez emandako datu pertsonalak gure fitxategietara sartuko direla eta modu automatizatuan tratatuko direla jakinarazten dizugu. Web honetan dauden inprimakiak bidaliz gero, igorleak fitxategi horietan sartzeko baimena ematen du.

Beti errespetatuko da zure datu pertsonalen konfidentzialtasuna, eta eskainitako zerbitzuak kudeatzeko, egiten dizkiguzun eskaerei arreta emateko, administrazio-lanak egiteko edota informazio teknikoa, komertziala edo publizitatekoa ohiko bideetatik edo elektronikoki bidaltzeko bakarrik erabiliko dira.

Aurkaratzeko, zuzentzeko edo deuseztatzeko eskubideak erabiltzeko, enpresaren egoitzara joan beharko duzu (Askarruntz auzoa z/g, Bergara, Gipuzkoa), edo, bestela, info@hondakin.com postara idatz diezagukezu, edo 943707041 telefono-zenbakira deitu.

ERABILTZEKO BALDINTZAK

Indarreko legeriak eta fede onaren printzipioak gidatzen dituzte webgune honetara sartzeko eta hau erabiltzeko baldintzak, eta weba ondo erabiltzeko konpromisoa hartzen du erabiltzaileak. Ez dago baimenduta legearen edota hirugarrenen eskubideen eta interesen aurkako jokaerarik edukitzea.

www.hondakin.com webaren erabiltzea izateak baldintza hauek eta arlo honetan ezar daitekeen legezko araudia irakurri eta onartzen dituela aitortzea dakar. Arrazoia edozein izanik ere baldintza hauekin ados egon ezean, ez jarraitu web hau erabiltzen.

Edozein jakinarazpen edota erreklamazio mota idatziz jakinarazi bada edota posta ziurtatuz bidali bada bakarrik izango da baliozkoa.

ERANTZUKIZUNAK

HONDAKIN SL enpresak ez du erantzukizunik hartzen foroetan, sare sozialetan edo hirugarrenei web-orrialdean modu independentean edukiak argitaratzea ahalbidetzen dien edozein bitartekotan biltzen den informazioaren eta edukien gainean.

Alabaina, Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuei buruzko 34/2002 Legearen 11. eta 16. artikuluak kontuan hartuta, estatuko edo nazioarteko legeriari, hirugarrenen eskubideei edo moralari eta ordena publikoari eragin edo aurka egin diezaieketen edukiak kentzeko edo, hala badagokio, blokeatzeko konpromisoa hartzen du HONDAKIN SL enpresak.

Enpresak ez ditu bere gain hartuko internautaren ordenagailuan instalatutako softwarean hutsegiteak edo konfigurazio txarrak gertatzeagatiko kalte-galerak. Ez du bere gain hartuko erabiltzailea Internetera konektatzean sor daitezkeen gertaera tekniko edo hutsegiteen gaineko erantzukizunik. Era berean, ez da bermatzen webgunera sartzean etenik edo errorerik egongo ez denik.

Halaber, HONDAKIN SL enpresak beretzat gordetzen du web-orrialdeko informazioa nahiz berorren konfigurazioa edo aurkezpena edozein unetan eguneratzeko, aldatzeko edo ezabatzeko eskubidea, eta ez du inolako erantzukizunik izango horregatik.

JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA

HONDAKIN SL da argitalpen digitalaren softwarearen gaineko eskubide guztien titularra, bai eta bertako edukien gaineko jabetza industriala eta intelektuala izateko eskubideen titularra ere, enpresaren jabetzakoak ez diren produktu eta zerbitzu publikoen gaineko eskubideak kenduta.

Web honetan argitaratzen den materialik ezingo da erreproduzitu, kopiatu edo argitaratu, HONDAKIN SL enpresaren idatzizko baimenik egon ezean.

Webean jasotzen den informazio guztia (hala nola, iruzkinak, iradokizunak edo ideiak) HONDAKIN SL enpresari doan laga zaiola balioetsiko da. Ez da bidali behar horrela tratatu EZIN daitekeen informaziorik.

LEGE APLIKAGARRIA ETA JURISDIKZIOA

Espainiako legeriak gidatzen ditu baldintza orokor hauek. Webgunearen edo bertan garatzen den jardueraren inguruan auzirik sortzen bada, Gipuzkoako epaitegiak izango dira eskudunak, eta erabiltzaileak berariaz egiten dio uko egokitu lekiokeen bestelako edozein foruri.

COOKIE-POLITIKA

HONDAKIN SL enpresak, bere kabuz edo neurketa-zerbitzuak emateko kontratatutako hirugarren baten bidez, cookie-ak erabil ditzake erabiltzaileak webgunean nabigatzen duenean. Web-zerbitzu baten bidez nabigatzailera bidaltzen diren fitxategiak dira cookie-ak, eta erabiltzaileak nabigatu bitartean egiten dituen jarduerak erregistratzeko xedea dute.

Erabiltzen diren cookie-ak erabiltzaile anonimo batekin eta haren ordenagailuarekin bakarrik lotzen dira, eta ez dute erabiltzailearen datu pertsonalik ematen.

Cookie-ak erabilita, webaren zerbitzariak erabiltzailearen web-nabigatzailea ezagut dezake, nabigazioa errazte aldera. Era berean, erabiltzaile kopurua eta trafikoaren parametroak neurtzeko edota prozesua nahiz sarrerak kontrolatzeko erabiltzen dira.

Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfigura dezake, cookie-ak jaso dituela ohartarazi eta bere ekipoan horiek instalatzea saihestu dezan. Mesedez, kontsultatu itzazu zure nabigatzailearen jarraibideak eta eskuliburuak, informazio hori areagotzeko.

Webgunea erabiltzeko, erabiltzaileak edo haren izenean diharduen hirugarrenak ez du zertan baimendu webgunera bidalitako cookie-ak instalatzea; hala ere, baliteke erabiltzaileak saioa hasi behar izatea aurretiko erregistroa eskatzen duten zerbitzu guztietan.

Nolanahi ere, cookie-ak aldi baterako dira, geroko transmisioa eraginkorragoa izan dadin. Cookie-ak inola ere ez dira erabiliko informazio pertsonala biltzeko.

BIDEOZAINTZA

Nor da zure datuen arduraduna?

3/2018 Lege Organikoak, 2018ko abenduaren 5ekoak, Datu Pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoak (DBLO) eta Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrak (DBEO), 2016ko apirilaren 27koak, ezarritakoaren arabera, jakinarazten dizugu zuk emandako datu pertsonalak tratatuko dituela HONDAKIN SL enpresak . Enpresaren IFZ: B20797403; helbidea: ASKARRUNTZ AUZOA, Z/G – 20570, Bergara (Gipuzkoa).

Zer helbururekin tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?

Zuk emandako datu pertsonalak beharrezkoak dira eskaturiko zerbitzua berme guztiekin eman diezazugun, eta helburu hauekin tratatuko dira: Irudiak grabatu eta tratatzea, zaintza pribaturako eta zentroko toki guztien segurtasuna bermatzeko.

Zenbat denboran gordeko ditugu zure datuak?

Zuk emaniko datu pertsonalak gehienez ere hilabetez gordeko dira, grabatzen diren unetik kontatzen hasita.

Zein da zure datuak tratatzeko legitimitatea?

Zure datuak tratatzeko lege oinarria da erakundeak duen legezko interesa bere instalazioak zaintzeko eta bere instalazioen segurtasunerako.

Zer hartzaileri jakinaraziko zaizkie zure datuak?

Aurreikusitako helburua betetzeko, zure datuak hauei jakinarazi ahal izango zaizkie: segurtasun indarrei.

Zein dira zure eskubideak zure datuak ematen dizkiguzunean?

Edozein pertsonak du eskubidea bere datu pertsonak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, tratamendua mugatzeko, tratamenduaren kontra egiteko edo datuen eramangarritasunerako. Horretarako, gure bulegoen helbidera idatzi behar digu, edo posta elektroniko bat bidali info@hondakin.com helbidera, zer eskubide gauzatu nahi duen adieraziz.

Era berean, eskubidea du emaniko baimena edozein unetan ezeztatzeko. Baimena ezeztatzeak ez dio eragingo ezeztatu aurretik eginiko tratamenduaren legezkotasunari.

Eskubidea izango du erreklamazioa aurkezteko kontrol agintariaren aurrean, uste badu bere eskubideak urratu egin direla datu pertsonalen babesari dagokionean.