943 707 041
Empresa Hondakin gestores de residuos peligrosos y no peligrosos ubicados en Bergara Guipuzcoa

Enpresa

Enpresa gaztea bagara ere, ibilbide zabala dugu: hondakin industrialen kudeaketan adituak gara; ezagutzen bagaituzu, ikusiko duzu.

Hondakin, euskadin industria-hondakinak kudeatzen dituen enpresa aitzindaria.

Baimenak

Hondakin-ek hondakin arriskutsuen transferentziarako gune gisa jarduteko baimena dauka AAI00393. Enpresak badauka ere bere kamioekin kudeatutako hondakin arriskutsuak garraiatzeko baimena 2000081926-TRA-RP-EU2/238/15

Era berean, Hondakin-ek arriskutsuak ez diren hondakinen negoziatzaile gisa jarduteko baimena dauka, horrek esan nahi du arriskutsuak ez diren hondakinak zuzenean tratamendu-instalazioetara kudeatzen ditugula: 16W08201300001504.

Beti lehenesten ditugu birziklapena eta balioztatzea, zuzenean ezabatze- edo hondakindegi-tratamenduak baliatu beharrean.

Biltegia

Hondakin-ek hainbat motatako hondakinak biltzeko adinako gaitasuna duen biltegia dauka: azidoak, baseak, disolbatzaileak, pinturak, taladrinak, ur kutsatuak, hondakin solidoak, etab.

Hondakinak m3 1eko palet, bidoi eta ontzietan edo eraikin barneko big bag zorroetan metatzen dira eta dituzten ezaugarri bereizleen arabera multzokatzen dira, bateraezintasun kimikoak saihesteko.

Instalazioak hondakinak eta produktu kimikoak metatzeko indarrean diren legeak betetzen ditu: likido toxiko, korrosibo eta sukoiak pilatzeari buruzko teknika osagarrien inguruko oharrak barne.


Konpromisoa

RRR

Hondakin nabea, hondakin arriskutsuen ontziak
Hondakin eraikinaren eraikuntza
Hondakin bulegorako sarrera, hondakin industrialen kudeatzailea

Baztertutako materiala erabili dugu, hau da, Bergarako fabrika eraikitzeko erabilitako materialaren zati handi bat BERRERABILI dugu.

Energia-kontsumoa gutxitzea ahalbidetzen duten material eta diseinua baliatu ditugu.

Soziala

Etengabe lan egiten dugu sektoreko enpresekin, desgaitasunak dituzten pertsonen gizarteko eta laneko integrazioa bultzatzeko helburuz.

Lanekoa

Badakigunez laneko giro osasungarriak taldea eta egunez egun egiten duen lana hobetzen dituela, Hondakin langileen beharrez eta ongizateaz arduratzen da.


Ibilbidea

2003

Hondakin s.l. jaio zen.

2007

Hondakin-ek Ekoguardi s.l. transferentzia-gunea bereganatu zuen.

2016

Transferentzia-gunea handitu eta Bergarara eraman zuen.