943 707 041
Empresa Hondakin gestores de residuos peligrosos y no peligrosos ubicados en Bergara Guipuzcoa

Enpresa

Enpresa gaztea bagara ere, ibilbide zabala dugu: hondakin industrialen kudeaketan, hondakin arriskutsuak eta hondakin ez-arriskutsu erretiratzean eta tratatzean; ezagutzen bagaituzu, ikusiko duzu.

Hondakin, euskadin industria-hondakinak kudeatzen dituen enpresa aitzindaria.

Baimenak

Hondakin-ek hondakin arriskutsuen transferentziarako gune gisa jarduteko baimena dauka AAI00393, baita hondakin arriskutsuak zein ez-arriskutsuak tratatzeko (birrintzeko, trinkotzeko eta berriro ontziratzeko lerroa) baimena dugu. Enpresak badauka ere bere kamioekin kudeatutako hondakin arriskutsuak garraiatzeko baimena 2000081926-TRA-RP-EU2/238/15

Era berean, Hondakin-ek arriskutsuak ez diren hondakinen negoziatzaile gisa jarduteko baimena dauka, horrek esan nahi du arriskutsuak ez diren hondakinak zuzenean tratamendu-instalazioetara kudeatzen ditugula: 16W08201300001504.

Beti lehenesten ditugu birziklapena eta balioztatzea, zuzenean ezabatze- edo hondakindegi-tratamenduak baliatu beharrean.

Biltegia

Hondakin-ek hainbat motatako hondakinak biltzeko adinako gaitasuna duen biltegia dauka: azidoak, baseak, disolbatzaileak, pinturak, taladrinak, ur kutsatuak, hondakin solidoak, etab.

Hondakinak m3 1eko palet, bidoi eta ontzietan edo eraikin barneko big bag zorroetan metatzen dira eta dituzten ezaugarri bereizleen arabera multzokatzen dira, bateraezintasun kimikoak saihesteko.

Lurpean iragazketarik gerta ez dadin, nabearen gainazala behar bezala iragazgaiztuta dago, eta sare itxi bat du, likidoak kanpora ateratzeko aukerarik ematen ez duena. Oro har, atxikipen-kubeta estanko gisa jarduten du.

Instalazioak hondakinak eta produktu kimikoak metatzeko indarrean diren legeak betetzen ditu: likido toxiko, korrosibo eta sukoiak pilatzeari buruzko teknika osagarrien inguruko oharrak barne.


Konpromisoa

RRR

Hondakin nabea, hondakin arriskutsuen ontziak
Hondakin eraikinaren eraikuntza
Hondakin bulegorako sarrera, hondakin industrialen kudeatzailea

Bergarako lantegian erabilitako materialaren zati handi bat baztertutako materialetik dator, instalazioak eraikitzeko BERRERABILI da. Gainera, energia-kontsumoa aurreztea ahalbidetzen duten diseinua eta materialak erabili dira.

2022an, Trantsizio Ekologikorako Ministerioarekin (MITECO) batera prozesu bat hasi genuen, etorkizun hurbilean Hondakinen emisioen balantze garbia nulua izatea helburu duena, informazio gehiago.

Soziala

Etengabe lan egiten dugu sektoreko enpresekin, desgaitasunak dituzten pertsonen gizarteko eta laneko integrazioa bultzatzeko helburuz.

Lanekoa

Badakigunez laneko giro osasungarriak taldea eta egunez egun egiten duen lana hobetzen dituela, Hondakin langileen beharrez eta ongizateaz arduratzen da.


Ibilbidea

2003

Hondakin s.l. jaio zen.

2007

Hondakin-ek Ekoguardi s.l. transferentzia-gunea bereganatu zuen.

2016

Transferentzia-gunea handitu eta Bergarara eraman zuen.