Hondakinak kudeatzeko izapidetzean aldaketak, 553/2020 errege dekretuak xedatutakoaren arabera
2021eko irailaren 1etik aurrera, aurretiazko jakinarazpena eskatzen duten hondakinen lekualdaketak MITECO Estatu mailako plataformaren bidez.
Estatuko lurralde barruan hondakinen lekualdaketa arautzen duen 2020ko ekainaren 2ko 553/2020 Errege Dekretuko, lehen Xedapen Gehigarriak ezarritakoaren arabera, komunitate autonomoek Ministerioak egokitutako MITECO prozeduraren edo, bestela, komunitate autonomo bakoitzean lekualdaketetarako ezarritako prozeduraren bidez egindako izapidetze elektronikoa aukeratu beharko dute. Euskadiren kasuan, INGURUNET izango da hondakinen lekualdaketak dokumentatzeko plataforma berria.
Aurretiazko Jakinarazpena eskatzen duten hondakinak komunitate autonomoen artean lekualdatzeko, INGURUNETeko modulua erabilgarri egon bitartean, beharrezkoa izango da Ministerioaren MITECO prozedura erabiltzea. Prozedura hori dagoeneko erabilgarri dago eta derrigor erabili beharrekoa izango da 2021eko irailaren 1etik aurrera. Egun horretara arte, IKS eeM plataformako prozedura operatiboak erabiltzen jarraitu ahal izango dute interesdunek.
Aurretiazko Jakinarazpena eskatzen duten hondakinak Euskadi barruan mugitzeko, eta INGURUNETen prozedura funtzionamenduan jarri arte, IKS eeM plataforma erabiltzen jarraitu ahal izango da. Dena den, enpresaren batek bere sistemak estandar berriaren arabera egokitzen baditu eta bere lekualdaketa guztietarako Ministerioaren plataforma erabili nahi edo plataforma hori erabiltzea nahiago badu, onartuta egongo da.
Hondakinak lekualdatzeko prozedura INGURUNETen abian jartzen denean (2022rako aurrez ikusi dute), informazio guztia Ministerioaren plataformara bideratuko da bertatik. Horregatik, oso garrantzitsua da ekoizle eta ekoizle txiki guztien baimenak eta sortzen dituzten hondakin ugariak baimen horietan jasota izatea.
OSO GARRANTZITSUA DA IKS eeM plataforman altan emanda egoteaz gain, enpresak hondakin arriskutsuen eta/edo ez-arriskutsuen ekoizle-ekoizle txiki gisa jasotako baimena Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailarekin izapidetuta duela egiaztatzea. Hala ez balitz, beharrezkoa izango da izapidetze hori lehenbailehen egitea hondakinak lekuz aldatzeko beharrezko dokumentazioa igortzeko garaian laster sor daitezkeen eragozpen posibleak ekiditeko.
Informazio gehiago behar izanez gero, esteka hauetan kontsultatu edo zuzenean Administrazioarekin harremanetan jar zaitezkete:
- https://www.euskadi.eus/hondakinak-estatuaren-lurraldearen-barruan-lekualdatzea/web01-a2inghon/eu/
- Eusko Jaurlaritzaren hondakin arriskutsuen zerbitzua. Tel.: 945 01 99 05
- Eusko Jaurlaritzaren hondakin ez-arriskutsuen zerbitzua. Tel.: 945 01 99 03
- https://www.miteco.gob.es/es/calidad-y-evaluacion-ambiental/temas/prevencion-y-gestion-residuos/traslados/Procedimiento-Traslado-residuos-interior-territorio-Estado.aspx
Etiketak: INGURUNET, Miteco, MITECO plataforma